LANDA TURISMOA
Landetxe bat baino anitzez gehiago
-
Gure familia, baserri famili bat da, mendez mende, abelzaintzatik bizi izan garenak.
-
Gure bizimodua ezagutzea nahi dugu, zuenkin gure baserri lanak elkarbanatuz, honela, gure sostengua ezagutzeaz gain, landa bizia sentituko duzu.
-
Egutegi bat prestatu dugu, denboraldi bakointzean egiten diren aktibitateak ezagutzeko.
-
Edozein aktibitate egin nahi izan ezkero, gurekin kontsultatu beharko da. Zalantza guztiak argituko ditugu, laguntza eskatu, gustu aunitz aholkatu dizuegu.
AKTIBITATE JASANGARRI BAT LORTZEKO GOMENDIOAK
- Animaliak errespetuz tratatu, ez bait dakigu nola errakzionatuko duten
- Jatekoa eman nahi badiezu, baimena eskatu, baliteke goserik ez izatea ordurako jan egin dutelako
- Landare guztiak ez dira politagoak lorontzian, galdetu apurtu aurretik
- Arropa eta oinetako erosoak eraman, eskertuko duzu
- Ingurugiroaren zainketan lagundu, ezinbertzeko da zure laguntza
- Gauzak dauden bezala utzi, zure ondotik datozenek ere disfrutatu nahi dute eta