Casa rural en Baztan

BAZTAN

Bailara magikoa

Baztango bailara, bere edertasuna, kultura, kontserbazio, historia, eta jendeari esker, Nafarroako turismo gune garrantzitsuenetariko batean bilakatu da.
Baztanek, ehundaka aukera eskaintzen ditu; mendi ibilbide errazak, bertako mendiak, Pirinioetako azkenetarikoak izatean apalak bait dira, gustu guztietarako museoak, lanean diharduten errotak, gastronomia goxoa eta mendez mende mantentzen joan diren zenbait tradizio aurkituko dituzu izen handiko bailara honetan.

INGURUKO ARGAZKIAK

AZPILKUETA

Gure herria

Bailarako herri ezezagunetako bat dugu herri hau, honengatik ongi eusten dio bere aintzinako izpirituari. Arizkun eta Erratzuko herrien iparraldean kokatzen da, NA-121 errepidearen bertze aldean, km t'erdi-ra, San Fermin izena duen mendiaren magalean.

Azpilkuetatik ezagunena, herriaren izena daramakin San Francisco Xabierren ama zena da, Maria Azpilkueta, bere sorterria dela uste baita, baita San Francisco Xabier bera ere, nahiz eta ez dagon honen egiaztapen zehatzik. 1922an D. Juan Bautista Urrutia Azpilkuetako apaizak, frogatu zuen, garai haietan zutik zegoen Azpilkueta izeneko Jauregia, San Francisco Xabierren amarena izan zela, eta bertan egin zuten saindu.

Biztanlegoari dagokionez, 260 bat azpilkuetar bizi dira herrian, beraien adeitasunak zenbait pertsonai famaturen begiradak erakarri ditu, zenbaitetan inguru honek eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzen ikus ditzazkezu, jendartean erabat gizarteratuak gainera.

ARGAZKIAK

(14)