Casa rural en Baztan

PETISANSENEA II

4 pax

Baserriaren armarriaren arabera, 1741 urteko eraikuntza da Petisansenea. XX. mende bukaera arte, belaunladi desberdinen bizilekua izan da, beti ere, nekazari familiak bizi izan dira bertan. Gaur egun, aintzinako ikuilua edo sabaia mantentzen dira. 1990. urtean, etxea hutsik gelditzean, nagusiek berritu eta landa turismorako prestatu zuten.

Etxea, zaharberritutako altzariekin, margolan eta lehortutako loreekin apaindua dago. Solairu osoan egurrezko zola edukitzeaz gain, betiko egurrezko estruktura mantentzen du (pilareak, bigak...), hala ere, gaur egungo beharretara egokitua dago, berogailuak daude gela guztietan, elektrogailuak etab.

Gananea bezala, Azpilkueta baztandar herriko Zuaztoi auzoan kokatua dago, zenbait baserri eta ingurune berde batetaz inguratuta.

Apartamentua izanik, familian edo 4 laguneko taldean etortzeko prestatua dago.

ETXEAREN BANAKETA

  • Sukaldea, jangela eta egongela, beharrezko tresneriarekin, tximinia, telebista eta DVD-arekin
  • 2 logela bikoitz
  • Bainugela 1
  • Lorategia altzari eta umeendako kulunkariekin

INFORMAZIO OSAGARRIA

  • Wifia dohainik
  • Animaliak: galdetu

ZERBITZUAK

  • Egonaldian zehar etxea garbitzeko aukera
  • Kuadrara bisitak
  • Etxeko produktuen salmenta
  • Lurreko suarendako egurra
  • Inguruko iblbideetan gida bezala egitea
  • Sarrerako egunean afari zerbait prestatzeko aukera

Aldez aurretik galdetu zerbitzu hauen prezioak eta baldintzak ziurtatzeko.

EGUTEGIA


PREZIOAK

  D.B. D.A.*
Asteburua 200 € 250 €
Astea 390 € 450 €
Gau bat gehiago 65 € 70 €
* D.A.: Aste Saindua, abuztua, Eguberriak eta zubiak.

ARGAZKIAK

(9)