PETISANSENEA I
12 + 2 pax
Baserriaren armarriaren arabera, 1741 urteko eraikuntza da Petisansenea. XX. mende bukaera arte, belaunladi desberdinen bizilekua izan da, beti ere, nekazari familiak bizi izan dira bertan. Gaur egun, aintzinako ikuilua edo sabaia mantentzen dira. 1990. urtean, etxea hutsik gelditzean, nagusiek berritu eta landa turismorako prestatu zuten.
Etxea, zaharberritutako altzariekin, margolan eta lehortutako loreekin apaindua dago. Solairu osoan egurrezko zola edukitzeaz gain, betiko egurrezko estruktura mantentzen du (pilareak, bigak...), hala ere, gaur egungo beharretara egokitua dago, berogailuak daude gela guztietan, elektrogailuak etab.
Gananea bezala, Azpilkueta baztandar herriko Zuaztoi auzoan kokatua dago, zenbait baserri eta ingurune berde batetaz inguratuta.
Petisansenea I, talde koxkorrendako prestatua dago, 12-14 lagunendako hain zuzen ere. 2011-an, berriztatze lanak egin dira, eta itxura atseginagoa, epelagoa eta erakargarriagoa lortu da.
ETXEAREN BANAKETA
- Sukalde, jangela eta egongela, beharrezko tresneri eta altzariekin, tximinia eta telebistarekin
- 6 logela bikoitz
- 5 bainugela
- Lorategia kaleko altzariekin
- Terraza umeendako kulukari eta barbakoarekin
- Aparkalekua
INFORMAZIO OSAGARRIA
- Wifia dohainik
- Animaliak: galdetu
ZERBITZUAK
- Egonaldian zehar etxea garbitzeko aukera
- Kuadrara bisitak
- Etxeko produktuen salmenta
- Lurreko suarendako egurra
- Inguruko iblbideetan gida bezala egitea
- Sarrerako egunean afari zerbait prestatzeko aukera
Aldez aurretik galdetu zerbitzu hauen prezioak eta baldintzak ziurtatzeko.
EGUTEGIA
PREZIOAK
D.B. | D.A.* | |
Asteburua | 560 € | 750 € |
Astea | 990 € | 1150 € |
Gau bat gehiago | 200 € | 250 € |
* D.A.: Aste Saindua, uztailak 1-abuztuak 31, Eguberriak eta zubiak. |